ARTEAREN TEORIA

 

 

Artearen teoría liburuak azterketa-kategorien doikuntza kontzeptuala proposatzen du, bai eta gaur egungo arte-eszena osatzen duten alderdi eta adierazpenen mugaketa berria ere. Artearen gauregungo izaeraren baliokide teorikoak aurkitzen saiatzen da irudi globalaren garai honetan, iraganera eta gure kulturan aspalditik gaindituta dagoen irudikapen-horizontera garamatzaten ideiak eta formulazioak erabili beharrean.

Artearen Teoriaren irakaskuntzan eta ikerketan laguntza-testu gisa erabiltzeko sortua da liburu hau, baina, era berean, irakurketa atsegin eta iradokitzailea eskaintzeko pentsatua da, adibide eta irudi jakin batzuk erabiliz, gure garaiko artea ulertzeko eta harekin gozatzeko interesa duten pertsonek erakargarri eta harrigarri zaien unibertso horretarako bidaia egin dezaten. Gaur egun ohikoak diren zenbait galderari erantzutea -edo, are hobeto, nork bere erantzuna emateko terminoak ezartzea- du helburu: «baina hau "Artea" da?», «zergatík jotzen da hau "Artetzut"?», «nork erabaki du hala dela?»

   


Atrás Inicio Adelante